REAL SOCIEDAD 1-1 VILLARREAL CF (GUZTIRA: 2-5)

Guztia eman dute

Vídeo

A Jubenilak bana berdindu du Villarrealen aurka Errege Koparen final laurdenetako itzulerako neurketan. Txuri-urdinek ez zuten lan erraza joaneko emaitza kontuan hartuta, baina luzapenean sartutako golak itxaropena bizirik mantentzen zuen. Lehenengo zatia nahiko parekatua egon da, aukera dexenterekin bi taldeentzat. Horietako batean, kanpokoak markagailuan aurreratu dira Fernando Niñoren baselinari esker. Azkar erantzun dute gipuzkoarrek eta Lobetek banakoa egin du area barruko jaurtiketa batekin. Saiatzen jarraitu dute txuri-urdinek bigarren zatian. Penalti bat izan dute alde kanporaketan sartzeko, atezainak urrundu duena. Gainera, azkeneko ordu erdian hamar jokalariren aurka jokatu dute Baenak bi txartel hori ikusi dituelako, baina Villarreal bikain aritu da atzean lanean. Guztia eman dute amaieraraino. Hurrengo urtean berriro saiatuko dira. Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!