Sport Thinkers Smart Stadium lehiaketa

Hamaika irabazleak

Joan den urriaren 8, 9 eta 10ean egin zen Sport Thinkers Smart Stadium lehiaketaren finalaren lehen fasea, Global Sports Innovation Center powered by Microsoftek antolatuta (GSIC), Real Sociedad SAD eta Microsoften lankidetzarekin. Oinarri teknologikoko enpresen lehiaketaren helburua da Anoetako estadioaren eraldaketa digitala bultzatuko duten ekintzak egitea, gaur egun berritze prozesu betean sartuta dagoelarik.

Iris Cordoba GSICeko zuzendari nagusiak zera dio: “Oso pozik gaude deialdiaren prozesu guztiarekin. Aukera eman digute sektoreko 80 enpresa berritzaile ezagutzeko, zeinak soluzioak eta zerbitzuak garatzen ari diren, Reala bezalako erakundeei beraien eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzeko. Orain, horietatik 11k aukera dute beren teknologiak Anoetako disruptiboetan aplikatzeko. Enpresa irabazle guztietatik, 6 dagoeneko GSICeko bazkideak dira, eta gainerakoek ere bat egingo dute gure ekosistemarekin, zentroak eskaintzen dituen abantaila guztiez baliatzeko. Gainera, irabazle guztiek GSICek diseinatuta azelerazio programa hasiko dute, eta, hor, gure Sport Thinkers mentoreen sarea osatzen duten kirolaren industriako profesionalik onenen aholkuak jasoko dituzte”.

Juan Iraola Realeko Arlo Digitaleko arduraduna da, eta oso positibo baloratzen du GSIC eta Microsoftekin batera hasitako prozesua. "GSICek Sport Thinkers Hub izenarekin sortu zuen programa hasi zenetik oso erakargarria gertatu zaigu, Reala bezalako klub batean berrikuntza garatzeko modu berri bat proposatzen duelako. Berrikuntza soluzio teknologikoetan oinarrituta dago, eta aukera emango digu 2016ko urtarrilean hasi genuen eraldaketa digitaleko proiektuan sakontzeko. Programa horri esker, hamaika proposamen teknologiko lortu ditugu, eta aukera berriak ekarriko dizkigute estadioari lotutako hainbat alderditan: jarraitzaileekin bestelako interakzio mota batzuk edukitzea, energi kontsumoak kontrolatzeko sistemak, instalazioak mantentzeko soluzioak, VIP gune berrien kudeaketa, edukiak sortzea, etab.

Zaila iruditzen zait Sport Thinkers Hub formatu honetarako alternatiba bat bilatzea, berrikuntza ezagutu, barneratu eta ezarri ahal izateko ezagutzak eta esperientziak ez dituen enpresa batean, arlo teknologikoa bezain eremu aldakor eta zorrotzean”, adierazi du Juan Iraolak.

Anoetara eraldaketa digitala ekarriko duen 11koa

Batura Mobile Solutions (Espainia): Soluzio teknologiko honek desgaitasuna duten zaleentzat irisgarritasun baldintzei lotutako zerbitzuak eta beharrak lantzen ditu. Soluzio mugikor honen helburua da pertsona guztientzako aplikazio bat egotea, salbuespenik gabe, futbolaren eta estadioaren esperientzia bizitzeko.

Brintia (Espainia): Denbora errealeko ChatBot soluzio bat eskaintzen dute, errentagarria eta eskalagarria,kirol erakundeetan bezeriari egindako zerbitzuan sortzen diren ohiko arazoak konpontzeko eta optimizatzeko. Microsoft teknologiak eta Adimen Artifiziala aplikatuz, ChatBot pertsonalizatu bat sortu dezakete, Bezeroaren Zerbitzurako Plataforma automatizatu moduan erabiltzeko, denbora errealean, zaleen ohiko galdera guztiei erantzuteko, sarrerak erosteko eta merkadotekniarako, eta klubeko harpidedun eta kideei esperientzia pertsonalizatua eskaintzeko

Cinfo (Espainia): Bere produktuek soluzio integrala eskaintzen dute edozein plataformarekin grabatzeko eta denbora errealean transmititzeko, kamera finko eta mugikorretako sistema batekin, angelu desberdinak hartzeko. Garatu duen lainoko bideo teknologia gai da denbora errealean bideoa sortzeko, ekitaldi bakoitza bideojoko bat balitz bezala, bere IA algoritmoekin konbinatuta, eta hainbat aukera eskaintzen ditu kalitateari eta prezioari dagokienez.

Deep Data (Espainia): Enpresa hau espezializatuta dago kudeaketa energetikorako eta Smart Cities & Buildingserako IoT aplikazioetan.. Software osatu bat daukate, tresna berean integratzeko instalazioen kudeaketa energetikoa (elektrizitatea, klimatizazioa, ura, produkzio prozesuak, etab.), kontratu energetikoak, energia berriztagarriak, langileak eta sarbideen kontrola, parking adimendunak, barruko eta kanpoko zein ikuskizunetarako argiteria, hondakinak, belarra ureztatzea, wifi sareak.

Iristrace (Espainia): Tresna erraz bat daukate egiaztapen eta auditoria zerrendak sortzeko, prozesu konplexuen bitartez, sistemetan datuak lortzeko eta balioztatzeko zuzenean pertsonengandik. Eskaintzen duten soluzioak laguntzen du egindako lana informatzeko eta egiaztatzeko eman beharreko orduak aurrezten.

iXpole (Belgika): Soluzioa lainoan oinarrituta dago, eta kirol klubei laguntzen die bere barne prozesuak profesionalizatzen. iXpolek klubeko B2B bezeroei lotutako datu guztiak tresna batean zentralizatzen ditu (kontratuen kudeaketa, abegikortasuna, babesak, sarrerak ateratzea), eta horrek aukera ematen dio barne erabiltzaile bakoitzari edozein lekutatik eta edozein unetan bere bezeroari buruzko informaziorik eguneratuena eskuratzeko.

NFCSound (Herbehereak): Soinua erabiltzen dute datuak bidaltzeko teknologiako protokolo moduan. Zaleen konpromisorako, babesetarako, publizitaterako, informaziorako, gamifikaziorako, sarbideen kontrolerako eta segurtasunerako erabil daiteke. Estadioko bozgorailuak datuak transmititzeko tresna bihurtzen dira. Ikusleek datuak dekodifikatuko dituzte beren telefono adimendunen mikrofonoaren bitartez, berdinetik berdinerako komunikazio batean, zerbitzarietatik igaro gabe, eta horrek esan nahi du inoiz ez dela atzerapenik, butxadurarik edo bufferreko biltegiratzerik gertatzen.

Pressenger (Hungaria): Bere soluzioak aukera ematen du kirolen inguruko aplikazio mugikorrek jakinarazpen animatuak bidaltzeko, erabiltzaileen gailuaren pantailan bertan, baita pantaila itzalita badago ere. Pressengerren jakinarazpen “burbuila” komunikazio mugikorreko tresna oso erakargarria da, eta plataforma berria da kirol klubentzat eta babesleentzat, modu zuzenean eta interaktiboan komertzializatzeko.

Solos (Australia): Oso alternatiba berritzailea da sarbideak kontrolatzeko, oro har cashless eta fan engagement-entzat. Ate adimendunei integratutako munduko lehen “Kit adimenduna” da. Zaleek kit-a erabiltzen badute ez dute sarrera fisikorik behar. Gainera, teknologiak balio erantsi bat eskaintzen du, estadioan lehentasunez sartzeko, eskaintza esklusiboak egiteko, elikagai eta edarietako deskontu eta merkadotekniarako, eta, are garrantzitsuagoa, esperientzia bereziak eskaintzen ditu, hala nola suiteak eguneratzea, zelairako gonbidapenak edo jokalarien eduki esklusiboetarako sarbidea.

Yarr TV (Espainia): Sare sozialetako marketin plataforma bat da, ekitaldi, negozio eta markei laguntzeko erabiltzaileak sortzen duen edukiari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko. Bere helburua da zaleen esperientzia eta konpromisoa bultzatzea, estadioko pantailetan lehiaketa sozialak eta inkestak egiteko soluzioak erabiliz.

Yerba Buena BR (Estatu Batuak): YBVR bideo esperientziak errealitate birtualean bultzatzen dituen plataforma bat da. Enpresak VR premium bideo transmisioa eskaintzen du, erabiltzaileak hautematen duen kalitate baxuaren arazoa merkatuko beste soluzio batzuekin konponduz. Kirol ekitaldien zuzeneko transmisioak egiten dituzte, non erabiltzaileak partida baten esperientziaz disfrutatu dezakeen estadiotik kanpo egonda ere.

Deialdiaren azken etapa azaroaren 4tik 7ra garatuko da, Donostian, eta irabazle guztiek klubaren murgilketa asterako hitzordua dute. Egun horietan, enpresek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte Realeko zuzendariak, klubak barne mailan nola funtzionatzen duen, nolako behar teknologikoak dituen eta nola pertsonalizatu daitezkeen proposamenak Anoetako Estadiorako. Ekintzaren helburua da konpainia horiek Realaren estadio berrituan pilotu bat ezartzeko dituzten aukerak detektatzea.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!