Keler Espazioak Celtaren aurkako partidaren atarikoa eskainiko dizu. Keler Espazioko hiru guneak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- 12etatik aurrera irekiko dira, gure zaleek motorrak berotu ditzaten.
Sukaldaritza zerbitzuaz gain, Gastrogunek beste musika emanaldi bat hartuko du, atarikoa girotzeko. 12:30etatik aurrera, Natural Project talde gipuzkoarrak pop-rock musika elektronikoarekin bat egingo du.
Bestalde, partida pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da. Sarrera doakoa izango da.




