Asteburu ona izan da Durango Euskadiko Txapelketan parte hartu duten Realeko atletentzat. Eguraldia ez zen lagun izan, baina liga amaiera baino astebete lehenago, atleta txuri-urdinek erakutsitako sasoi puntua bikaina izan zen eta hamalau domin lortu zituten, horietako zortzi urrezkoak.
Hauek izan ziren podiumera igo ziren atletak:
- Urreak: Iñigo Rodríguez (400 metr hesidunak), Igor Legarda (luzera), Iñigo Uribarren (hiruko jauzia), Orkatz Beitia (100), Itoitz Rodríguez (400), Servando Rivas (mailua), Asier Corthay (altuera) eta Hodei López (pisua).
- Zilarrak: Iker Maiz (diskoa), David Muñagorri (mailua), Carlos Cid (altuera), Pablo Cid (hiruko jauzia) eta Istar Dapena (pertika).
- Brontzea: Jonathan Pérez (pertika).
Gainera, Javi Nagorek garaipena lortu zuen larunbatean Los Corrales de Buelnan jokatutako 1.500metrotako Sri Nagusian, eta Carlos Gallegok bere 3.000 metrotako marka onena hautsi zuen (9:02:24) bigarren postuan amaituz. Andujarrren, Alberto Muñozek 21.93 egin zuen 200 etrotan bere urteko marka hobetuz.