2012ko abenduaren 1ean Realak garaipen handia lortu zuen Mestallan. Neurketa ez zen ondo hasi. Bigarren minutuan Soldadok Valenciaren lehen gola sartu zuen. Hala ere, txuri-urdinek partida irauli zuten. De la Bellak gol ikaragarria sartu zuen atsedenaldiaren aurretik neurketa berdintzeko. Bigarren zatia guztiz gipuzkoarra izan zen. Hamar minutu pasa ondoren Mikelek bigarrena egin zuen korner baten bidez eta ondoren Ifranek hirugarrena lortu zuen kontraeraso batean. Etxekoek diferentzia murriztu zuten, baina Realak abantaila handiagoa lortu zuen Agirretxeren golarekin. Carlos Velak, penaltiz, bosgarrena egin zuen. Handiak.
Bestalde, 2002. urtean, abenduaren 1ean, Realak 2-1 gainditu zuen FC Barcelona Kluiverten lehen gola irauli ondoren. Kovacevicek lortu zituen bi golak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin