Errekuperazioa kirol errendimenduaren oinarrizko atal bat da. Ildo horretan, Realaren eta VENEXen arteko lankidetza dagoeneko gure emakumezkoen lehen taldeko jokalarien egunerokora iristen hasi da.
Bi erakundeek 2026/27 denboraldiaren amaierara arte sinatutako akordioaren ondoren, jokalari txuri-urdinek atsedenaldia eta errekuperazioa hobetzeko bereziki diseinatutako hainbat jantzi dituzte dagoeneko. Jokalari bakoitzak txandal bat, pijama bat eta errekuperaziorako kapa bat jaso ditu, guztiak VENEXen teknologia propioarekin garatutako produktuak.
“Errekuperazio aktiboaren” arloan aitzindaria den Japoniako marka honek urteak daramatza goi-mailako kirolarien ongizatea eta atsedena hobetzeko irtenbide berritzaileak garatzen. PHT (Platinum Harmonized Technology) teknologiari esker, jantzi hauek erlaxazioa sustatzeko eta entrenamendu zein partiden ondorengo errekuperazio fisikoa hobetzen laguntzeko diseinatuta daude.
Izan ere, hobeto atseden hartzeak hobeto errenditzea ere esan nahi du. Loaldia eta errekuperazioa ezinbestekoak dira lehiaketaren eguneroko exigentziari aurre egiteko eta zelaian mailarik gorenean aritzeko. Ekimen honen bidez, Realak bere taldeei, zelai barruan zein kanpoan, ahalik eta baliabiderik onenak eskaintzeko apustua egiten jarraitzen du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin