“Reale Arenatik Gipuzkoako Baratzetara”

Harmaila guztietara zabaldu da

Vídeo

2019-2020 denboraldian ere Reale Arenan aurreko denboraldian hasitako Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara proiektuari jarraipena emango zaio, hemendik aurrera harmaila guztietan.

Real Sociedad Fundazioak  eta Kutxa Ekoguneak orain arteko kanpainaren balorazio positiboa egin dute. Aurreko denboraldian kanpaina partiduz partidu harmaila guztietara zabaltzen joan zen eran, 11 jardunaldiko tartean, ia 800 kg bildu ziren edukiontzi laranjetan. Bereziki positibotzat baloratu da errefusa portzentaje oso txikia izan zela eta hortaz tona erdi baina gehiago dira konpostatzen ari diren pipa azalak.

Lehen konposta ondua urte hasierarako izatea espero da eta kalitatearen inguruko analisiak egin ondoren, pipa azalak Gipuzkoako Baratze Parke Sarera zabaltzen hasiko dira.

Igande  honetan Real Sociedad-Getafe partidan ere harmaila guztietan hartu, erabili eta hustu ahal izango dira kartoizko ontzi laranjak, guztion artean Gipuzkoako baratzetako konpost guneetan, frakzio lehor moduan erabiltzeko pipa azalak biltzen jarraitzeko asmoz. Ontziak tinte begetalekin eginak daude hortaz konpostarekin nahas daitezke arazorik gabe. Partiden ondoren, zaleek berariaz jarritako kolore berdineko edukiontzietan sartu dituzte ontziak eta, hortik aurrera, baratzetako hondakin freskoekin nahastuko dira, konpostatzeko metetan, eta, 9-12 hilabeteko prozesu baten ondoren, ongarri zaku bihurtuko dira Gipuzkoako lurrerako. Kanpainaren aurkezpenean zaletu batek adierazten zuen moduan “Partiduaren emaitza garrantzitsua da, ez kirol emaitzaren aldetik bakarrik”.

Ekimen honekin, Realak bere erantzukizun soziala eta pertsonekiko ardura eta bere ingurukoekiko konpromisoa betetzen ditu. Futbola ingurumenarekiko jarrera iraunkorragoak bultzatzeko eta areagotze bide  onena izan daiteke.

Era berean, Kutxa Ekoguneak etorkizun jasangarriago bat lortzeko gizartea kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea errazten du.

Reale Arenatik Gipuzkoako baratzetara ekimena Real Sociedad Fundazioa eta Kutxa Ekoguneak gauzatzen dute, Ekotrade enpresaren laguntzarekin. Espacios Intermedios diseinu agentziaren ideiatik garatua.

Zertan datza ekimena?

- Zaletuek pipa azalak biltzeko ontzia jaso.

- Pipa azalak bertan bildu eta horretarako egokitutako edukiontzietara bota.

- Ondoren, konpost-piletan, baratzetako hondakin freskoekin nahastuko dira eta 9 eta 12 hilabete arteko prozesuaren ondoren, konposta izango dugu.

Hala, zaletuak proiektu honen eragile nagusi dira, izan ere, bere lankidetza funtsezkoa da kalitatezko bilketa egiteko, ezinbestekoa ekimenaren arrakastarako. Zaletuek futbol zelaian adierazitako ilusioa, lurrak ongarritu eta emandako fruituak ere ondoren Gipuzkoarrontzat fruitu izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!