Atzo hasi zen 'The Champions Burger' ekitaldia Reale Arenan, bertako autoritateek inauguratuta, eta datozen egun hauetan gure estadioa munduko hanburgesategi handiena bilakatuko da. Ekitaldi gastronomiko honen bosgarren edizioa da eta lehenengo aldiz iritsi da Euskadira, jendearen harrera bikaina izanik.
Ekitaldiaren lehen eguna arrakastatsua izan zen, goi mailako 20 hanburgesategi baino gehiagoren proposamenez gozatzera hurbildu zen jende ugari erakarrita. Sarrera doakoa da eta uztailaren 21era arte jarraituko du, hanburgesa gourmeten esperientzia paregabea eta festa giro ederra eskainiz.
Ordutegiak eta doako sarrera
Sarrera librea izango da eta ekitaldia estadioko soropil berean egingo da. Estadioaren iparraldeko aparkalekutik sartuko da, Topoaren geltokiaren ondotik. Astelehenetik ostegunera, hilaren 21era, 18:00etatik 00:30era egongo da zabalik, eta ostiralean, larunbatean eta igandean ordutegia luzatuko da, 12:00etatik 00:30era.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin