beteranoen liga

Hasiera ona

Gure beteranoek ongi hasi zuten larunbatean Eibarren FEAFV-ko Liga Solidarioa. Txuri-urdinek hiru neurketa jokatu zituzten, bi irabazi eta bat galduz. Barakaldoren aurka bi eta huts (Ugarte eta Dueñasen golak) eta Eibarren aurka hiru eta huts irabaziz (Ugarte, Irazusta eta Irazokiren golak) eta Valladolien aurka bat eta huts galduz.

Lehen jardunaldi hau eta gero Reala laugarren da sailkapenean sei punturekin. Liga honen estreinaldiak, beti bezala, izaera solidarioa izan zuen eta elikagaiak bildu ziren Gipuzkoako Elikagaien Bankurako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!