Adnan Januzaj Realeko jokalari berria da. Klub txuri-urdinak talentu handiko jokalari bat bereganatzen du, hazteko gosez datorrena bikain datorkion talde batean.
Futbolari belgiarra, Real Sociedad TV-ko kamararen aurrean, “denboraldi honetarako ilusioz eta sentsazio onekin”, agertu da. Onartu egin du “ondo jokatzen duen taldera” iristen dela eta gogoz da “nire taldekideak lehen bai lehen ezagutu eta beraiekin lanean hasteko”.