SAN SEBASTIAN EGUNA

Haur Danborradarekin

Realeko emakumezkoen taldeko bi jokalari Donostiako Udalak urtero San Sebastian Egunaren bezperan Haur Danborradan parte hartuko duten umeei egiten duen aurkezpenean izan dira. Ekitaldia Victoria Eugenian izan da eta bertan 50 konpainiako ordezkaria bildu dira. Sandra Ramajo eta Cristina Pizarro jokalariek une atsegina pasa dute haurrekin, bertakoei hitz batzuk eskainiz eta sinatutako baloiak banatu dituzte. Gainera Joseba Zaldua eta Luca Sangalli jokalarien mezu bat ikusi dute, entrenamendua dela eta ezin izan baitira haiekin egon. Beroketa bikaina hurrengo egunetan izango diren ospakizunentzat.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!