EMAN IZENA

Belaunaldiz belaunaldi transmititzen den pasioa

LaLigak ’42 legados, 42 formas de ganar’ kanpaina jarri du martxan. Ekimen honen bitartez, LaLigako 42 kluben kultura, historia eta zirrarari balioa ematea da helburua.

Realak ere, ekintzarekin bat egingo du datorren larunbat honetan, Real Oviedoren aurka jokatuko dugun partidan (14:00). Realeko bazkide diren 11 lagunek zelaira ateratzeko aukera izango dute, Realarekiko pasioa transmititu zien pertsona horrekin eta hasierako hamaikakoarekin argazkia egin ahalko dute.

Ekintza honetan parte hartzeko baldintza bakarra hau da: bi pertsonak bazkide izatea eta bazkideen artean belaunaldiarteko familia erlazioa egotea (aitona-amonak ilobekin edo gurasoak semea-alabekin). Ostegun goizean, izena ematen duten bazkideen arteko zozketa egingo da.

Ekintzan parte hartzeko interesa duten bazkideek, esteka honen bitartez izena emateko aukera izango dute, asteazkenera arte (23:59).

Oinarri araultzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!