KORNER

Hemen da bigarren edizioa

Vídeo

Futbola eta Kultura oso lotuta dauden bi kontzeptu dira, nahiz eta kontrakoa dirudien. Harreman horri esker jaio zen Korner, Kultura & Futbol Festibala, eta aurten bere bigarren edizioa ospatuko da otsailaren 4tik 10era. Hitzaldiak, eztabaidak, pelikulak, erakusketak… Progama anitza izango da. Aurtengo erroa bai mutil bai nesken taldeek jokatu behar dituzten derbiak izango dira.

Otsailaren 4an, ‘Derbi de leyendas’-en, Luis Arconada eta Jose Angel Iribarrekin gozatu ahal izango da. Otsailaren 6an Michael Robinsonen txanda izango da, ‘Acento Robinson’ saioarekin, non kazetari, idazle, sukaldari eta abar izango diren. Otsailaren 8an goruntz doan emakumeen futbola izango da nagusi. Aintzane Encinas, Nahikari Garcia eta Vero Boqueteren arteko eztabaidarekin. Festibala Kukai Dantza taldearen ‘Fair Play’ obrarekin itxiko da.

Aurrerapen gisa, festibala Bertso-Derbiarekin irekiko da otsailaren 3an. Korner, Kultura & Futbol Festibala ‘Victory’ eta ‘Diamantino’ filmeekin jarraituko du otsailaren 5ean. 6an, aldiz, euskal kultura eta futbolari buruz hitz egingo diguten hotsekin jarraituko da.

Festibala Ernest Lluch Kultura Zentrotik sorturiko proiektua da, Donostia Kultura eta Real Sociedad Fundazioarekin batera antolatuta. Aurtengo ekitaldi gehienak Antzoki Zaharrean izango dira. Ekitaldi guztiak dohainik izango dira, Kukai Dantzarenak ezik, eta sarrerak Donosti Kulturako txarteldegietan eta Realeko dendetan eskuratu ahal izango dira.

Hemen daukazu programa osoa:

Otsailak 3, igandea | 18:00h | Antzoki Zaharra.
XIII. Bertso-Derbia.

Real Sociedad: Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus.

Athletic de Bilbao: Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Paya.

Gai- jartzailea: Iker Iriarte.

Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa, Athletic Club Fundazioa - Kolaboratzaileak: Usandizaga BHI, Donostia Kultura

Sarrera librea gonbidapenarekin


Otsailak 4, astelehena | 19:00 | Antzoki Zaharra | Elkarrizketa.

Derbi de Leyendas.

Luis Arconada & Jose Angel Iribar. Moderatzailea Aitor Lagunas.

Sarrera librea gonbidapenarekin.


Otsailak 5, asteartea | 17:30 - 20:00 | Antzoki Zaharra | Zinema.

17:30h – Victory (Evasión o Victoria).

20:00h – Diamantino.

Sarrera librea gonbidapenarekin bi pelikuletan.


Otsailak 6, asteazkena | 19:30 | Antzoki Zaharra | Irrati saioa.

Acento Robinson. Los derbis no acaban nunca.

Michael Robinson eta bere irrati taldea.

Sarrera librea gonbidapenarekin


Otsailak 7, osteguna | 19:30 | San Jerónimo Aretoa | Elkarrizketa | EU.

Euskal Kultura eta futbola.

Ana Malagón Zaldua & Koldo Almandoz & Gari. Moderatzailea Juan Luis Zabala.

Sarrera librea edukiera bete arte.

 

Otsailak 8, ostirala | 19:00 | Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa | Mahai-ingurua.

Ellas también juegan: Emakumezkoen futbolari buruzko eztabaida.

Vero Boquete & Aintzane Encinas & Nahikari García. Moderatzailea Olga Viza.

Sarrera librea gonbidapenarekin

Otsailak 9 larunbata eta 10, igandea | Tabakalerako Patio Aretoa | Dantza.

Larunbata, 9: 18:00 + 20:00 - Igandea, 10: 17:00 + 19:00

Kirol Legez / Fair Play. Kukai Dantza.

Sarrera 8€.

Informazio eta programazio osoa Korner Festibalaren web orrialdean ikus dezakezu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!