Zarautzetik

Hemen dago jada 2018-19 posterra!

Hemen dago jada 2018-19 posterra. Gaur estreinatzen dugu denboraldi honetako posterra , eta bihar, urriak 19, eskuragai jarriko da Donostiako Elkano kalean edo Arcco Amaran ditugun dendetan. Familia realzaleak 17:30etik aurrera jaso ahal izango du posterra, Illarra, Zurutuza eta Oyarzabal kapitanek Elkano kalean dagoen denda berria bisitatuko duten une berean.

Inguruko tradizioa

Azken urteetako irizpide berbera erabiliz, kanpaina honetarako aukeratu den argazkiak beste keinu bat egiten dio gure lurrari. Oraingo honetan, futbolariak Gipuzkoako beste eszenatoki eder batean daude, Zarautzeko hondartzan, alde batean Getariako ‘arratoia’dutela eta Mollarriko irla bestean. Argazkiak denda txuri-urdin berriak markatutako egungo estiloa dauka, hondo ekaiztsuarekin, “Ohore eta kemena” ideiari lotuta.

Aurtengo diseinuak aurreko denboraldietako ohiko ildoa hausten du. Kasu honetan ikuspegi epikoa eman zaio, Asier Illarramendi kapitainak taldekideak alboetan dituela, Zarautzeko itsasertzean. Irudia indartsua da, hondo ilunaren eta 25 futbolarien irudien arteko kontrasteari esker. Gainera, postura desberdinetan daudenez, emaitza freskoagoa eta naturalagoa da.

‘Made in Gipuzkoa’ erako beste poster bat

Horrela, Zarautzeko hondartzak beste urte batzuetan erabilitako Gipuzkoako beste kokaleku enblematiko hauen lekukoa hartzen du: Txindoki mendia (2010-11), Mutriku, Deba eta Zumaia arteko Flyscha (2011-12), Oianlekuko pagadia (2012-13), Aranagako harrobia (2013-14), Getariako portua (2014-15), Miramar Jauregia (2015-16), Igartzako Jauregia (2016-17) eta Hondarribiko Arma Plaza (2017-18).

Estreinatu zure posterra kapitainen sinadurarekin

Bihar, ostirala, 17:30etik aurrera posterra eskuratu ahal izango da, Elkano kaleko dendan. Illarramendi, Zurutuza eta Oyarzabal kapitanak izango dira poster berria ongietorria ematen lehenak; izan ere, 17:30etik 18:30era dendan egongo dira gure zaleen lehen aleak izenpetzeko.

Bazkideek bi poster dohainik eskuratu ahal izango dituzte gure denda ofizialetan (Elkano Kalean edo Arcco Amaran), eta gainerako realzaleek, berriz, euro 1en truke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!