#ElkarriOn Futbol Inklusiboaren Saria

Hesiak hausten jarraitu

Vídeo

Pandemiaren ondorioz bi urtez ospatu ezin izan den arren, bueltan da #ElkarriOn Trofeo Inklusibo ederra. Ekimen hau Real Sociedad Fundazioak eta Atzegik (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) antolatu dute, CIE Automotiveren babesarekin. Egun berezia bizituko da igandean, maiatzak 1a,  Zubietan.

#ElkarriOn Futbol Inklusiboaren Sari hau 4x4ko txapelketa bat izango da, non talde bakoitzean ATZEGI-ko jokalariak eta Realeko eta klub konbenituetako jokalariak egongo diren, nahastuta (Oiartzun eta Danena mutiletan eta Usurbil eta Urnieta nesketan).

Txapelketan parte hartzen duten guztiek baldintza eta arau berak izango dituzte. Horrela, kirol egokitua eta “normalizatutako” kirola banatzen dituzten oztopoak apurtzea da helburua, espazio komun bat sortuz, non kirolari guztiak baldintza beretan bazkide diren. Arau bakarra egongo da, uneoro Atzegi-ko bi jokalari zelaian egon behar dira.

Aurten ere, Zubietak oso goiz berezia biziko du, Real Sociedad Fundazioaren proiektu inklusibo honi esker.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!