ATLETISMOA

Hiru domina Salamankan

Realeko atletek asteburu ona izan dute Salamankan jokatu den 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Hiru domina lortu zituzten. Eneko Carrascal arrasatearrak urrea lortu zuen luzera jauzian 7,19 metroko markarekin. Hiruko jauzian ere domina lortu zuen, brontzea, 15,62 metro lortuta. Adrian Rocandiok ere brontzea lortu zuen 400 metrotan 47.77ko markarekin. David Blas 800 metrotan eta Joseba Berasain, pisuan, laugarren amaitu ziren.

Euskadiko Txapelketa

Bestalde, Anoetako Belodromoan Euskadiko Txapelketa Nagusia jokatu zen. Altuera jauzian Carlos Cid eta Asier Corthay atletek 2,04ko marka lortu zuten. Ibai Serranok, 200 metrotan, 22.33ko marka egin zuen eta bigarren amaitu.

10K

Uliako Gimnastikako 10 kilometrotan Hassan Oubaddi laugarren izan zen eta Iraitz Arrospide, zortzigarren. Bestalde, eskolako atleta diren Katia De la Fuente, Josu Porta eta Hodei Villoslada bikain aritu ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!