Atletismoa

Podiumaren bila Espainiako Kopan

Realeko gizonezkoen atletismo taldea larunbat honetan lehiatuko da Ourensen neguko denboraldiko kluben arteko txapelketarik garrantzitsuenean: Espainiako Kopan. Bertan, estatu mailako zortzi talde onenek hartuko dute parte, non Playas de Castellón eta F.C. Barcelona izango diren titulua lortzeko hautagai nagusiak. Hirugarren posturako borroka interesgarria espero da gainerako taldeen artean: Valentziako Fent Camí, Jaengo Unicaja, Trops Cuevas de Nerja, Soriako Numantino, S.G. Pontevedra (antolatzailea) eta Reala bera. "Zaila izango den arren, hirugarren postua lortzea da helburua", adierazi du Asier Fernandezek. Talde gipuzkoarra hirugarren sailkatu zen iaz.

Kluben Espainiako Kopan atleta batek lehiatzen du proba eta talde bakoitzeko. Diziplina bakoitzeko lehen sailkatuak zortzi puntu lortzen ditu, bigarrenak zazpi… eta proba guztien emaitzen baturarekin behin betiko sailkapena ezartzen da. Txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da 18:45etatik aurrera LaLigaSportsTVn.

Parte-hartzaileak hauek izango dira: Yeray Veróniz 60 metrotan, Javier Mariscal 200 metrotan eta Asier Fernández 400 metrotan. Distantzia handieneko lasterketetan David de Blas (800), Samuel Martín (1.500) eta Pablo Quijada (3.000) izango dira. Danel Perezek altuera jauzia egingo du (talde laguna: Txindoki), Ander Martinez de Rituerto pertika jauziaz arduratuko da, Itoitz Rodriguezek luzera jauzian parte hartuko du eta Asier San Sebastian jauzi hirukoitzean lehiatuko da. Alejandro Balaguer izango da taldeko hesilaria eta Daniel Pardo pisu-jaurtitzailea. Amaitzeko, 4x400 taldeko kideak Alex Elcoro, Asier Fernández, Javier Mariscal eta Itoitz Rodríguez izango dira.

Argazkia: Fotodeless

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!