Atletismoa

Zazpigarren postua Ourensen

Atletismo saileko taldea zazpigarren postuan sailkatu da Ourenseko pista estalian jokatu den Espainiako Kopan. Taldeak ezin izan zuen iazko podiuma errepikatu. Atletek azken unera arte borrokatu zuten, lehiaketaren batez besteko maila oso altua izan zen egun batean.

Nahi zuten postua lortu ez zuten arren, emanaldi aipagarriak izan ziren. Ander Martinez de Rituertorena kasu, 23 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra 5,30 m-ra igo zuena. Asier Fernandezek hirugarren postua lortu zuen 400 metrokoan, Daniel Pardok denboraldiko marka hobetu zuen pisu jaurtiketan 17,97 metrotan uzteko, eta David de Blasek pista estaliko marka pertsonala egitea lortu zuen 800 metrotan, minutu bat eta berrogeita hamar segundoko langatik jaistear, bere marka 1:50.05ean utziz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!