Sansek puntu bat lortu du El Plantio futbol zelaira egindako bisitan Burgos CFren aurka huts eta huts berdinduta. Txuri-urdinek aukera gehiago eta hobeak izan dituzte, batez ere bigarren zatian, eta laugarren garaipena jarraian lortzetik oso gertu izan dira.
Parekotasun handia lehen zatian, eta gol aukera garbi gutxi. Onenak Burgoskoek izan dituzte, lehena Valcarcek izan du baina bere jaurtiketa zutionetik gertu joan da, eta handik gutxira Mumok gola sartu du baina epaileak baliogabetu egin du jokoz kanpo baitzegoen. Gure filialak etxekoek baino baloi jabetza handiagoa izan du, eta askotan saiatu da area barruko erdiraketekin, arrisku handirik sortu gabe. Atsedenaldian golik ez, bidezko emaitza zelaian gertatutakoa ikusita.
Txuri-urdinak goraka joan dira bigarren zati hasieran, eta geroz eta indar handiagoarekin iristen hasi dira etxekoen atera. Partida osoko argiena Turrientesek izan du, area kanpotik egindako jaurtiketa bortitz bati esker Caro eta zutoinaren artean eragotzi dute gola. Gure filialaren lanak amaiera arte jarraitu du, Burgos bitartean kontraerasora irteten saiatu da baina ez du lortu Zubiaurreren atea urduritzea. Gipuzkoarrek etengabe erasotu duten arren, markagailua ez da mugitu.
Sansek puntu bat lortu du denboraldiko irteera zailenetako batean, eta bolada onarekin jarraitzen du. Berdinketa ona egitea tokatuko da datorren larunbatean Reale Arenan, txuri-urdinek CD Mirandesen bisita jasoko baitute. Guztiaren bila. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Burgos CF: J. A. Caro, Ernesto (Undabarrena, min. 80), Cordoba, Zabaco, Fran Garcia, Mumo (R. Navarro, min. 63), Elgezabal, Andy, P. Valcarce (Malbašić, min. 87), Juanma (kap.) (Alegria, min. 63) eta Guillermo (Saul Berjon, min. 63).
Sanse: Zubiaurre, Sola, Blasco, G. de Zarate, Gomez, Turrientes, Olasagasti, Lopez (kap.), Navarro (Gabilondo, min. 84), Valera (Magunazelaia, min. 76) eta Karrikaburu.
Epailea: Quintero Gonzalez. Txartel horia atera die etxeko Elgezabal, Juanma eta Ernestori.