FC LEVANTE LAS PLANAS - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 12:00)

Hiru puntuak batu

Igande honetan, Realak FC Levante las Planas bisitatuko du, hiru puntu batu eta denboraldiaren amaiera ahalik eta hobekien bideratzeko.

Partida bakoitza final bat balitz bezala jokatzen duen aurkariaren aurreko neurketa zailak proban jarriko ditu donostiarrak. Arroyok nabarmendu duenez, Vilarreal CF taldearen aurkako norgehiagokaren antzeko topaketa bat espero du, FC Levante las Planas taldeak salbaziorako borrokan jarraitzen baitu baita ere.

Bartzelonako taldeak, berriz, garaipena lortu zuen Alcalá de Henaresen Atlético Madrilen aurka eta, hala, jaitsiera postuetatik urruntzea lortu zuen. Taularen behealdean oraindik ez da ezer erabaki eta partidaren bila aterako dira lehen minututik.

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!