CÁDIZ CF – SANSE (ASTELEHENA, 20:30)

Hirugarrenaren bila

Sansek Nuevo Mirandilla estadioa bisitatuko du astelehen honetan Cadizen aurka jokatzeko. Txuri-urdinek gora egin dute Andorraren eta Malagaren aurka bi garaipen jarraian lortu ostean, jaitsiera postuetatik aldenduz. Sei puntu oso garrantzitsu hauekin taldearen sentsazio onak berretsi dira, partida bakarra galdu baitute aurten (7 jardunalditan).

Cadiztarrak, bestalde, ia denboraldi osoan igoerako playoff postuetan egon dira, baina beherakada txiki bat izan dute azken jardunaldietan, berdinketa bat eta lau porrot batu ondoren. Beraz, egoera iraultzeko eta goiko postuetara bueltatzeko gogoz iristen dira. Hirugarrenaren bila. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!