ITALIA-BRASIL, 1982

"Historiarako geratu den partida"

Vídeo

Futbolaren historiako partidarik onenetakoa izan zela eta izaten jarraitzen duela diote adituek. 1982an, Espainiako Munduko Txapelketaren bigarren fasean, Brasil liluragarria eta Italia eraginkorra eta ez horregatik estetika gutxiagoko Italia gurutzatu ziren. Kariokek nahikoa zuten berdinketarekin, baina Paolo Rossiren hat-trickarekin finalerdietarako txartela lortu zuten eta, ondoren, txapelketa irabazi zuten.

Antzoki nagusian izan ziren atzo Giancarlo Antognoni, selekzio txapeldun hartako ‘bederatzia’, Jesus Mari Zamora, Munduko Txapelketa hartan ere parte hartu zuen jopkalari txuri-urdinaren eta Julio Maldonado ‘Maldiniren’, nazioarteko futbol aditu handienetako baten, arteko solasaldia. Solasaldiaren aurretik, kirol eder honen historiaren parte den partida horren laburpen luze bat eman zen.

Antognoni Fiorentinaren mito bat da. 70eko eta 80ko hamarkadetan jokalari handia izan zen, Paolo Rossirekin batera, selekzio txapeldun hartako erasoko jokalari titularra. I”nork ez zuen uste Munduko Txapelketa irabaz genezakeenik. Amets bat izan zen. Brasil talde galanta zen, baina oso ondo prestatuta iritsi ginen hitzordu hartara eta gure esperientzia baliatu genuen talde bikain baten aurrean. Faboritoek ez dute beti irabazten eta horregatik da hain polita futbola”, adierazi zuen.

Zamorak ez zuen hainbeste zorte izan Munduko Txapelketa hartan, Espainia kanporatua izan baitzen bigarren fasean. Jokalari txuri-urdin ohiak Italia goraipatu zuen Brasilgo selekzioari aurre egiteko izan zuen gaitasunagatik. Brasilgo selekzioa titulua irabazteko faborito handia zen, baina italiarren lan onaren ondorioz, kanporatua izan zen. «Italiak beti jakin izan du horrelako partidak jokatzen», adierazi zuen irmotasunez Realaren historiako golik garrantzitsuenaren egileak.

Julio Maldonadok, futboleko entziklopedia buruan duenak, bi selekzioentzako laudorioak izan zituen, “Brasil hura nahasketa ezin hobea zela aitortuz. Galdu egin zuen, baina talde hura historiara pasatu zen. Sokrates, Ziko, Falcao… Talde harrigarria zen, baina Italiak irabazi zuenean denok bihurtu ginen Italiaen zale”.

Marta San Miguel kazetariaren aurkezpen aberasgarriarekin, Antzoki Zaharrera hurbildu ziren zaleek pasioz, oroitzapenez, anekdotaz eta, batez ere, futbolaz beteriko hitzaldiaz gozatu zuten.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!