Zubietak etengabeko eraldatzea izaten jarraitzen du, kirolariarentzako zerbitzuak hobetzeari begira. Garatu (lehen taldea) eta Gorabide (harrobia) eraikinetan egiten ari diren obrez gain, dagoeneko hasi da Izan eraikina (emakumeen kirola) hobetzeko obren lehen fasea.
Emakumezkoen futbolerako hobekuntza-lan horien barruan, talde txuri-urdinak arreta berezia eskaintzen dio z7 zelaiko berdegunearen egoerari, F Ligako partida guztiak hartzen dituen eszenatokiari. Eguneroko mantentze-lan horiek guztiek eta aparteko jarduerek, normalean lehiaketa-alditik kanpo egiten direnak, jokalekuaren egoera ezin hobea lortzeko balio dute, hori baita lehiaketak hazten jarraitzeko eta liga profesional baten eskakizunetara hurbiltzen joateko oinarrizko ezaugarria.
Alde horretatik, talde txuri-urdinak Kirol Kontseilu Gorenaren dirulaguntza izango du emakumezkoen futbol kategoria goreneko txapelketan parte hartzen duten klub eta sozietate anonimoentzat, lehiaketarako beharrezkoak diren egiturazko hobekuntzei ekiteko. Hobekuntza horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan finantzatuko dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin