GETAFE CF 1-0 REAL SOCIEDAD

Hotz

Vídeo

Realak galdu egin du Getafen. Hanka-sartze bat lehen minutuetan hirugarren porrota jarraian ondorioztatu da. Aurreko partidatan bezala, areatan izan behar den zehaztasuna falta izan zaio taldeari Coliseum Alfonso Perez zelaian emaitza on bat lortzeko.

Hasi bezain pronto gol bat jasotzen baduzu maldan gora jartzen zaizu dena. Jorge Molinak aurretik jarri ditu etxekoak eta atzetik ibili da Reala partida osoan. Arerioaren arean asmatzea ezin bestekoa da eta azken jardunaldietan ez da fin ibili talde txuri-urdina. Oyarzabal kanpora gutxigatik, Juanmi atezainaren aurrean ez du asmatu,… ihes egin dute aukera nabarmenek. Getafek izan du berea baita, langara jaurti du Djene defentsak.

Realak berdinketaren bila bultza du bigarren zatian. Baloia bereganatu du, baina ez da zelaiko azken laurdenean asmatu. Aukerak bai, hainbat, azkeneko jokaldian ez asmatzeko. Hirugarren porrota jarraian, ezin izan dute txuri-urdinek onenetara hurbildu. Lanean jarraitu beharra dago.

Fitxa teknikoa:

Getafe CF: David Soria, Damián Suárez, Djene, Cabrera, Antunes, S. Cristoforo, Arambarri, Foulquier, Gaku (Portillo, min.69), Ángel (Hugo Duro, min.80) eta Jorge Molina (kap).

Real Sociedad: Moyá, Gorosabel (Llorente R., min.46), Le Normand, H. Moreno, Theo, Illarra (kap), Zubeldia, Oyarzabal, Sandro (Januzaj, min.69), Juanmi (Bautista, min.78) eta Willian J.

Gola: 1-0: Jorge Molina, min.3.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die etxeko Jorge Molina, Foulquier, S. Cristoforo eta kanpoko Willian J., Le Normand, Illarra, Januzaj.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!