‘Idiazabalgo Errealaren Lagunak’ lagunarte txuri-urdinak atzo arratsaldean Iñigo Martinez futbolariari 14-15 denboraldiko jokalari onenaren saria eman zion. Ekitaldia Axari Elkartean ospatu zen, lagunartearen egoitzan, eta bertan zale ugari elkartu ziren Iñigorekin une atsegina pasatzeko. Jokalariarekin batera, Nekane Soria Realeko kontseilaria eta Sandra Ramajo eta Itziar Gastearena emakumezkoen taldeko jokalariak izan ziren. Ekitaldian zehar, opariak trukatu zituzten eta giro txuri-urdina nagusi izan zen.
