REAL SOCIEDAD-FC BARCELONA (IGANDEA, 21:00)

Igandeko informazio erabilgarria

Hona hemen igandeko Anoetako partidarako informazio erabilgarri guztia: Real Sociedad-FC Barcelona (21:00):

Festaren ataria

Hain garrantzitsua den jaiari keinu egiteko asmoz, Anoetako harmailak aperitibo polita biziko du FC Bartzelonaren aurkako partidaren atarian. Bi ordu lehenagotik, Goazen Errealaren eta Txirritako Txuri Urdinaken danborradek giroa alaituko dute estadioaren inguruetatik.

Partida hasi eta berehala, unerik gorena iritsiko da. 300 pertsona baino gehiago arituko dira belar gainean: Xabier Anduaga tenorra, 2026ko Urrezko Danborra, Donostiako Orfeoia, Easo Abesbatza eta Euskal Herriko Gazte Orkestra, Goazen Errealaren eta Txirritako Txuri Urdinaken danborradek lagunduta.

Mosaikoa

Anoeta galaz jantziko da beste gau handi batean. Giro ederra sortzeko asmoz, realzaleek kartoi mehe bat aurkituko dute beraien eserlekuetan -urdina edo txuria-. Honekin mosaiko txuri urdin erraldoia sortuko dute. Megafoniatik, etorritako zale guztiei ohartarazi egingo zaie taldea zelairatzean altxa dezaten. Alkainek babestutako mosaikoa erakargarria izango da. Alde batetik, atzealdean aurkituko duten QR inprimakia betetzen duten pertsona guztien artean 3.000 euroko txartel bat zozkatuko da Alkainen trukatzeko. Urtarrilaren 21ko 23:59a baino lehen bete beharko da.

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu, etxeko zein kanpoko partida guztietan bezala, partida hasi baino bi ordu lehenago eta amaitu eta ordubetera arte. Gastrogune jatetxe-gunea, Infantil gunea eta LG Gaming aretoa martxan egongo dira. Partida pantaila erraldoian emango da. Aste barruan jokatzen dugunean, jatetxe-eremua irekitzen da.

NFC formatuko txartela

Milaka bazkidek dagoeneko deskargatu dute NFC formatuko txartel digital berria. Anoetako ateak 20:00etan irekiko dira. Bazkide-txartel fisikoarekin, txartel digitalarekin edo partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkidea bazara eta oraindik txartel digitalik ez baduzu, egin klik HEMEN eta jarraitu urratsak mugikorrean deskargatzeko eta txartel bat baino gehiago gordetzeko.

Txartel-lagapenak

Gogoratu, bertaratu ezin baduzu, bazkide-txartela klubari edo pertsona bati (senideari, lagunari, nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketetako edozein egiteko, aldez aurretik erregistroa eguneratuta izan beharko duzu. Sarbideetako kontrol eta segurtasun arrazoiengatik, kudeaketa 18:00ak baino lehen egin beharko duzu.

Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideak. 

Helduaren sarbidea Infantilaren txartelarekin

Neurketa ‘gaueko partida’ gisa hartzen da, eta, ondorioz, heldu bati baimenduko zaio Infantil kategoriako txartelarekin sartzea. Halaber, ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekudun’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Neurri hau ezartzen da bertaratzea errazteko eta Realzale Programarako puntuen metaketa sustatzeko.

Oinezkoen fluxua

Obrak direla eta, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaletako zaleei oinez etortzen badira gomendatzen diegu irteeran zelaiari mendebaldetik buelta ematea, ipar-ekialdeko obrek sortutako pasabidea saihesteko.

Hiri-autobusak partida ondoren

Akziodunen Batzar Nagusian aurreratu zen bezala, Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:

Probintziatik datozen autobusak

Akziodunen Batzar Nagusian aurreratu zen bezala, Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:

Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarako norabidean): 13 autobus

Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarako norabidean): 13 autobus

Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberarantz): 10 autobus

Anoetako eraztunaren barnealdea: 9 autobus

Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarako norabidean): 16 autobus (aparkatzeko bakarrik)

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Bai Euskotrenek bai Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotreni buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)

Donostiabusi buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)

Txarteldegiak

Anoetako bazkideari arreta emateko bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak —Atano III pilotalekuaren parean— 19:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Denda eta tabernetako zerbitzua

Anoetako dendak 17:00etatik 21:00etara irekita egongo da etenik gabe. Bestalde, estadioko tabernak 20:00etatik aurrera irekiko dira.

Bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 20:00etatik aurrera martxan egongo da. Bestalde, bihartik aurrera Errondo Pasealekuan motorren aparkalekua jarriko da, estadiorantz eta Podavines kalearen parean.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!