Belar hockeyko gure taldeak 0-1 galdu du Egara Klubaren aurka. Txuri-urdinek intentsitate handiko partida jokatu dute, baina garaipenak ihes egin die azken minutuetan. Donostiarrak minutu onak egiten hasi dira, aurkariaren areara hainbat aldiz iritsita. Nahiz eta joko ona eta lan ona egin, ezin izan dute partidako lehen gola sartu. Bisitariak sentsazioak hartzen joan dira eta azken txanpan garaipena lortu dute Marta Grauk sartutako penalti stroke baten ondorioz. Ihes egin die, partidako azken minutuetan, berdinketak txuri urdinei talde katalanaren aurka. Datorren astean RC Polo bisitatuko dute. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin