REAL C 3-3 AMURRIO CLUB

Ihes egin du

Gure hirugarren taldeak hiruna berdindu du Amurrio Cluben aurka Zubietan. Nahiz eta neurketa kontrolpean izan, azkeneko minutuetan garaipenak ihes egin du. Kanpokoak azkar aurreratu dira markagailuan Elejalderen golari esker. Lehenengo jokaldi arriskutsuan iritsi da gola. Txuri-urdinek gertu izan dute berdinketa hortik gutxira, baina baloiak langan jo du. Atsedenaldira iritsi baino lehen gipuzkoarrek berdinketa lortu dute Aguirreren golarekin, buruz sartu duena. Arabarrek abagune bikaina izan dute bat eta bikoa egiteko azkeneko minutuan, baina Ruiz Zeberiok saihestu egin du bere geldiketari esker.

Real C-k buelta eman dio emaitzari bigarren zatia hasi eta berehala, lehenengo minutuan, Garridok atezainaren aurrean geratu ondoren barkatu ez duenean. Gipuzkoarrek abantaila handiagotu Cachenautek errematatu duen falta batean. Neurketa nahastu egin da hemendik aurrera eta horietako jokaldi batean Baztanek hiru eta bikoa egin du kanpokoentzat penaltiz. Amurrio Club hamar jokalarirekin geratu da hamar minuturen faltan, baina arabarrek berdinketa lortu dute nahiz eta jokalari gutxiago bat izan. Gure hirugarren taldeak igotzeko play-offetako postuetan jarraitzen du emaitza honi esker eta hurrengo astean Bermeo bisitatuko dute.

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz Zeberio, Gabilondo, Cachenaut, Pacheco, Crotto, Elizondo, Olasagasti, Sanchez (Hernandez, min. 80), Garrido, Aranzabe, Aguirre (Lobete, min. 76).

Amurrio Club: Gaizka Ruiz, Danel, Durana, Castillo, Hidalgo, Jimenez (Castro, min. 61), Elejalde, Patiño (Bubnjak, min. 75), Gomez, Arribalzaga (Baztan, min. 13), Monteiro.

Golak: 0-1: Elejalde, min. 18; 1-1: Aguirre, min. 37; 2-1: Garrido, min. 46; 3-1: 3-2: Baztan (p.), min. 70; 3-3: Gomez, min. 84

Epailea: Gonzalez Guerra. Txartel horia erakutsi die etxeko Cachenaut eta Gabilondori eta kanpoko Jimenez, Elejalde, Durana eta Monteirori. Txartel gorrai erakutsi dio Duranari (min. 81).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!