Realak aurrendoraldiko neurketa berezienetakoa jokatuko du bihar. Athletic Cluben aurka izango da partida, Iruneko Stadium Galen (18:15etan), II. Euskal Herria Txapelaren finalean. Aurredenboraldiko seigarren neurketa izango da eta LaLigaren hasiera prestatzen joateko balio izango du.
Gipuzkoarrak, honekin, bigarren partida jokatuko dute aste honetan. Asteazkeneko partidaren ondoren Tafallan Real Zaragozaren aurka, Asier Garitanoren mutilek denboraldiari begira daude, bakarrik bi aste geratzen direlako lehenengo jaurdunaldia hasteko.
Bestalde, bizkaitarrak pasa den astean Holandan egon ziren, non hiru partida jokatu zituzten (bi porrot eta berdinketa bat). Beraientzat ere aurredenboraldiko seigarren neurketa izango da. Lagunartekoa baina, azken finean, derbia da, eta hori beti da berezia. Partida ETB1-etik jarraitu ahal izango da zuzenean.