Korner, Kultura & Futbol festibala Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak elkarrekin antolatutako jaialdia da. Dagoeneko hiru edizio ditu, eta kulturaren eta futbolaren arteko topagunea da, bai eta biekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaida-foroa ere. Hurrengo egunetan, hiru edizio hauetan gozatu ditugun eduki interesgarrienetako batzuk berreskuratuko ditugu.
Ikurrina: futbola esparru historiko gisa
Atotxako zelaia, Donostia, 1976. Realeko kapitainak, Kortabarriak, eta Athletic Clubekoak, Iribarrek, ikurrina altxatzen zuten bandera legez kanpokoa zen une batean. Futbola ere une historikoetarako esparrua izan da.