Gaur goizean, asteburu honetan Reale Arenan jokatuko diren Frantziako errugbiko finalerdiak ofizialki aurkeztu dira. Donostia Top 14ko Ligue Nationale 22-23 errugbiko txapelketaren epizentroa izango da.
Ekitaldiaren aurkezpenean hauek egon dira: Andoni Iraola, Realaren Presidentziaren zuzendaria; Martin Ibabe, Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia; Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria; Nekane Zeberio, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Kirol saileko kabinete burua; Iñaki Rica, Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea eta Richard Cacioppo Frantziako Errugbi Ligako lehiaketa zuzendaria.
Gertakizun honek erakusten du Donostiak gaitasuna duela, nazioartean, lehen mailako turismoa eta kirola eraikitzeko. Munduak Euskal Herriaz daukan perzepzioa eta irudia erakusteko aukera paregabea da.
Donostia ekitaldi garrantzitsu honen egoitza izatea ez da kasualitatea, hiriak errugbian tradizio luzea du eta kirol honekiko zaletasun handiak. Hiriaren edertasunak, eskaintza gastronomiko aberatsak eta errugbiarekiko grinak bisitari guztiak liluratuko dituzte. Asteburu ahaztezina izango da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin