Sansek bana berdindu du Mirandesen aurka Zubietan, denboraldiaurreko azken lagunartekoan. Txuri-urdinek nagusitasun faseak eskaini dituzte denboraldi honetan aurkari izango duten talde baten aurkako partida parekatu batean.
Donostiarrak nagusi izan dira neurketaren hasieran, baina ez dute aukera arriskutsurik sortu. Minutuek aurrera egin ahala, partida orekatu egin da eta burgostarrek aurrerapausoa eman dute, baina etxekoen defentsa sendo mantendu da iritsierak desegiteko. Aukerarik argiena gure filialaren aldetik iritsi da ondo amaitu ezin izan duten kontraeraso batean atsedenaldiaren aurretik.
Bigarren zatia modu ezin hobean hasi da gipuzkoarrentzat Orobengoaren golarekin, Carrerak gidatutako kontraeraso bat eskuinkada gurutzatu batekin amaitu ostean. Golari esker, mirandarrak esnatu egin dira eta ez dute asko iraun partida berdintzeko Markelen bitartez, Julenen eskuin hegaletik erdiraketa bat errematatu eta gero. Norgehiagokaren azken txanpan, gure filialak partidaren agintea berreskuratu du eta erasoan presentzia handiagoa izan dute, baina ez dute aterik aurkitu. Markagailua ez da gehiago mugitu eta banakoarekin amaitu da partida.
Froga ona Sanserentzat denboraldiaurre zorrotza ixteko. Txuri-urdinak dagoeneko datorren igandean Real Zaragozaren aurka hasiko den ilusioz beteriko denboraldiari begira jarrita daude. Goazen.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Arana, Dadie (Garro, min. 74), P. Rodríguez (kap.), Kita (Astigarraga, min. 74), Agote (Fernandorena, min. 85), Carbonell (Oleaga, min. 85), Astiazaran (Lebarbier, min. 85), G. Gorosabel (Eceizabarrena, min. 85), Orobengoa, Ochieng (Ramírez, min. 67) eta Carrera (Osazuwa, min. 74).
CD Mirandés: Juanpa, Isaac, Pica (kap.), Córdoba, Pablo (Hodei, min. 46), Barea, Marino, Medrano, Aarón, Varela (Gabri, min. 92) eta Julen (Markel, min. 54).
Golak: 1-0: Orobengoa, min. 49; 1-1: Markel, min. 64.
Epailea: Aberrieta Larraona. Txartel horia erakutsi die etxeko G. Gorosabel, Ochieng eta Astiazarani eta kanpoko Bareari.