Urriko MVP

“Ilusioz beteta eta gozatzen”

Vídeo

Aritz Elustondok arratsalde ezberdina bizi izan zuen. Atzelariak urriko jokalari onenaren saria, BM Supermerkatuak babestutakoa, jaso zuen eta Guillermo Soloano Oiartzungo bazkideari bere kamiseta eta 100 euroko erosketa eman zion.

Opari eta oroigarrien artean, Guillermo eta bere familiak jokalari txuri-urdina eta Reale Arena beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera izan zuten. “Hilabetea oso ona izan da, bai defentsan, bai erasoan. Estadioa hemendik ikustea desberdina da, ilusioz gainezka gaude eta gozatu egin behar dugu”, adierazi zuen irabazleak. Aritzek berak aitortu zuen zaleek erru handia dutela taldeak bizi duen sasoi onagatik: “Ikuslerik gabe jokatzen ohitu ginen eta zelaia betetzea behar genuen, garaipenetan parte hartzen dute eta dinamikak luzaroan irautea nahi dugu”. 

Funtzionamendua:

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!