E-SPORTS

Inaugurazio bikaina

VĂ­deo

Joan den igandean, irailak 29, Realak Villarreal CFren aurka jokatu aurretik, eSports atal berria aurkeztu zen Keler Espazioan. Ekitaldian Jairo Martos taldeko managerrak eta Zidane10 (Kilian Pita) eta AnderHipo15 (Ander Hipolito) jokalariek parte hartu zuten.

Topaketa bi zatitan banatu zen. Keler Espazioan Xabi Perez Fan Meetingeko dinamizatzailea izan zen, eta bertan, lehenik eta behin, taldeak Zidane10 fitxatu zuela (eLaLiga eta eKopako txapelduna) aipatu zen. Gainera, eSports taldeak dituen helburu ezberdinak kontatu zituzten eta hiru oinarri nagusi azpimarratu zituzten: lehiaketa, prestakuntza eta Gaming gunearen ustiapena. Halaber, egiten dituzten entrenamenduez eta elikaduraren eta atsedenaren garrantziaz hitz egin zuten. Ekitaldiaren lehen zatiarekin amaitzeko, Kahoot bat egin zen, non ikusle guztiek parte hartu zuten eta hainbat sari banatu ziren.
Bigarren zatia LG Gaming gunean egin zen, bideojokoen gunean. Bertaratu ziren zaleek gure Gamerrei erronka jotzeko aukera izan zuten, euren trebetasunak erakutsiz FIFA partidak jokatuz. Erronka horien ondoren photocall bat izan zuten, eta argazkiak atera eta hitz egin ahal izan zuten.
Ekitaldia ezin hobeto amaitu zen. Nerea Bengoetxeak, donostiar kantautoreak, cover ezberdinak abestu zituen bere gitarraz eta bere bandaz lagunduta, Egbert baxuan, Alex gitarran eta Tushi baterian. 19 urte besterik ez zituela idatzi zuen bere lehen EPa, ‘Que pasen las horas’, eta igandean “AgĂŒita frĂ­a” abesti berria aurkeztu zuen. Ohikoa da Donostiako eta Madrilgo kaleetan kantuz aurkitzea.
eSporten mundua etengabe aldatzen eta hazten ari da. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Arrakasta itzela izan zuen.

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!