Real Sociedad - CD Mirandés

Informazio baliagarria Koparako

Realak ostegunean CD Mirandes taldearen aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian, gaueko 21:00etan. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria:

Neurketa hasi baino lehen

Taldeari harrera egiteko zaleen deialdia 19:00erako dago aurreikusita, Madrid hiribidean. Autobusa handik minutu gutxira igaroko da hortik, eta, ondoren, eskuinera egingo du, Errondo pasealekuko biribilgunea hartu eta Ipar hondoan dagoen Reale Arenako parkinerako aldapara iritsiko da, Euskotreneko geltokiaren ondoan.

Informazio gehiago.

Ateak 19:30etan irekiko dira

Ostegunean, Reale Arenako ateak 19:30etan irekiko dira. Eserleku guztietan txalogarriak aurkituko dituzue giroa bikaina izan dadin.

Informazio gehiago.

Infantil txartela

Neurketa hau ikusteko, pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Etortzeko aukera ez baduzu, zure txartela lagun bati utzi diezaiokezu.

Informazio gehiago.

Txarteldegia

Txarteldegia 10etatik aurrera irekita egongo da eguardiko 13:00ak arte. Eta arratsaldean 19:00etatik 21:00etara. Txarteldegia 3. atearen ondoan kokatua dago.

Sarrerak erosi. 

Tabernak

Bai Fan Zonek bai Reale Arenako beste tabernak, zerbitzua emango dute ateak irekitzen direnetik. 19:30etatik aurrera bokatak, hot dogak, etabar, aurkituko dituzu.

Dendaren ordutegia

Reale Arenan dagoen denda ofiziala goizeko 10:00etan irekiko da asteazkenean eta gaueko 21:00etan itxiko da, hau da, partida hasten den unean.

Otsaileko promozio bereziak. 

RS Smart Tag

Gogoan eduki, RS Smart Tag-a Realeko denda ofizialetan ipini daitekela denboraldi honetako zure kamisetan. Partida honetan zozketa eta abantail handiak izango dituzu zure RS Smart Tag-a eta Realzale aplikazioa lotzen baldin badituzu. Adibidez, Anduvan kanporaketa honen bigarren neurketa ikusteko bi sarrera zozketatuko ditugu.

Informazio gehiago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!