Realak larunbatean Valencia CF-ren aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian, arratsaldeko 18:30etan. Hemen duzu partidari buruzko informazio baliagarria:
Ateak 17:30etan irekiko dira
Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira.
Omenaldia
Markel Bergarak zaleen txalo zaparrada eta maitasuna jasoko ditu larunbatean. Elgoibarkoak, futbol profesionaletik erretiratu berri da, familiari txuri-urdinari agur esateko aukera izango du Valencia CFren aurkako partidaren atarian.
RS Smart Tag
Gero eta zale gehiagok lotzen dute RS Smart Tag etiketa Realzale aplikazioarekin. Partida honetan, FIFA 20 hogei joko eta hamar FIFA Points kode zozketatuko dira (4600 FIFA Points kode bakoitzean). EA Sports-en 30 opari horiek beste bi esperientziari gehituko zaizkio, eta duela egun batzuetatik hona eman dezakezu izena: VIP esperientzia Euskal Itzulian eta afaria Sukaldean, Bokado taldeko jatetxea.
Gainera, partida honetan aplikazioa etiketarekin lotzen dutenek krispetak eta Aquarius bat doan izango dute (Reale Arenako hiru Fan Zonetan eta Tribuna Familiarraren erdiko barran).
Mugikorrarekin sartu eta karneta utzi
Reale Arenara errazago sartzeko aukera ematen dizugu. Zure mugikorrarekin sartu ahal izango zara zelaira. Realzale aplikazioa deskargatu eta bazkide gisa identifikatu besterik ez duzu egin behar. Eta etortzerik ez baduzu, txartel digitala lagun bati utzi ahal izango diozu.
Tabernak
Reale Arenako tabernak eta Fan Zonak larunbat honetan irekiko dira 17:30ean, zelaiko ateak irekitzen diren unean. Ogitartekoak, edariak, kafea... zerbitzatuko dira irekitzen direnetik. Hiru Fan Zonetan krispetak ere egongo dira.
Partida honetan, gainera, bai hiru Fan Zonetan, bai Tribuna Familiarreko erdiko barran, bi zaporetako izozki-terrinak salduko dira: Mango eta Cheese&Cake. Casa Eceizaren produktuak dira.
Denda
Reale Arenako denda ofiziala 10:00etatik 21:00etara egongo da irekia larunbatean. Otsaileko promozio bereziak aprobetxatu!
Txarteldegia
Reale Arenako txarteldegia larunbatean irekia egongo da goizean (10:00etatik 13:00etara) eta arratsaldean (16:30etatik partida hasi arte).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin