REAL SOCIEDAD 1-3 CA OSASUNA

Intentsitatea lehen frogan

Vídeo

Reala aurredenboraldiaren udako lehen lagunartekoarekin hasi da gaur gauean. Txuri-urdinek porrota jaso dute Irungo Stadium Galen, CA Osasunaren aurka, EH Txapelaren finalean bat eta hiru galdu ostean. Proba honek minutuak batzen hasteko eta denboraldiaren hasierari begira sentsazioak pilatzen joateko balio izan du.

Gorritxoak, jada bi lagunarteko jokatuta, beste martxa batekin zelairatu dira eta, pare bat abisu bidali ostean, Catenak lehenengoa sartzea lortu du bizkarrez egindako erremate akrobatiko batekin. Donostiarrek gora egin dute minutuek aurrera egin ahala eta Carlos Fernandezek berdinketa lortzeko bi aukera on izan ditu. Hirugarrenean, Chok, Gorrotxategirekin pareta polit bat egin ondoren, berdintzea lortu du ezkerkada gurutzatu zoragarri batekin. Atsedenaldia baino lehentxeago eta bi jokaldi puntualetan, nafarrek markagailuan tartea irekitzea lortu dute Catenaren bi burukadei esker.

Bigarren zatia berdinduta egon da eta gol aukera handirik gabe. Txuri-urdinak gorritxoak baino gehiago saiatu dira eta aldea murrizteko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu. Erritmoak behera egin du minutuek aurrera egin ahala eta, azkenean, markagailua ez da berriro mugitu. Gaurkoa intentsitate handiko froga izan da hasteko eta lehiaketa erritmoa hartzen joateko. Datorren asteartean Sporting Clube de Portugaleko taldearen aurkako bigarren konpromisoa iritsiko da Estádio do Algarven.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Cantero, Rico, Gorrotxategi, Olasagasti, Cho, Brais Méndez, Oyarzabal (kap.) eta Carlos Fdez. Bigarren zatiko hamaikakoa: Marrero, A. Sola, Aritz (Martín, min. 72), Astigarraga, Aihen, G. de Zárate, Marín, Azkune (Dadie, min. 70), Navarro, Magunazelaia eta Karrikaburu.

CA Osasuna: Aitor Fdez., Areso, Herrando, Catena, Juan Cruz, Torró, Moncayola, Javi M. C., Rubén García, Kike Barja (kap.) eta Kike G. Bigarren zatiko hamaikakoa: S. Herrera, R. Peña, Unai García, David García, Adama, Iker Muñoz, Moi Gómez, Chimy Ávila, Ibáñez, José Arnaiz (Xabi H., min. 79) eta Budimir.

Golak: 0-1: Catena, min. 9; 1-1: Cho, min. 24; 1-2: Catena, min. 38; 1-3: Catena, min. 43.

Epailea: De Burgos Bengoetxea. Etxeko Zubeldiari txartel horia erakutsi dio.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!