DEPORTIVO ALAVÉS 1-1 REAL SOCIEDAD (PENALTIAK: 6-5)

Intentsitatea lehen frogan

Vídeo

Realak aurredenboraldiko lehen partida jokatu du gaur Deportivo Alavesen aurka XXII. Villa de Laguardia sarian. Txuri-urdinek bana berdindu dute (6-5 Alavesen alde penaltietan) partida parekatu batean, minutuak pilatzeko eta bigarren lan astea bukatzeko balio duena.

Gasteizko taldea, iada lagunarteko bat jokatuta, intentsitate gehiagorekin zelairatu da eta korner batean aurretik jarri dira Kike Garciaren gol bati esker. Partida aurrera egin ahala txuri-urdinek hobetu dute eta partida parekatzea lortu dute. Berdinketa Braisek lortu du, area kanpotik egindako jaurtiketa eder batekin. 

Bigarren zatian bi taldeen arteko parekotasuna mantendu da, aukera garbi askorik gabe. Dadiek izan du abagune argiena, Owonoren aurrean geratu baita, baina ez du jaurtiketan asmatu. Bi taldeek bilatu dute garaipenaren gola, arrakastarik gabe, beraz partida penaltiekin erabaki da. Alaves hobeto egon da hamaika metrotatik eta partida irabazi du (6-5).

Realak Japoniara bidaiatuko du hurrengo astean, aurredenboraldiko bigarren partida jokatzeko Gamba Osakaren aurka. Aurten Japonian jokatutako bigarren partida izango da, maiatzan Tokyo Verdyren aurka jokatu ondoren.

Ficha Teknikoa:

Deportivo Alavés: Sivera (Owono, min. 45), Egoitz (Jay, min. 45), A. Abqar (Maras, min. 45), N. Tenaglia (Garcia, min. 49), Eneko O. (Abdallahi, min. 67), Blanco (Doumbia, min. 60), Guevara (kap) (Benavidez, min. 45) , Guridi (V. Parada, min. 67), Carlos V. (L. Rioja, min. 60), Conechny (Abde, min. 60) eta Kike G. (Panichelli, min. 45).

Real Sociedad: Marrero (Fraga, min. 45), Traore (Odriozola, min. 45), Aritz (kap) (Martín, min. 45), Zubeldia (Ruperez, min. 45), Balda (Gómez, min. 45), Urko Gonzalez (Olasagasti, min. 45), Brais Mendez (Gorrotxategi, min. 45), Marín (Goti, min. 45), Barrene (Dadie, min. 45), Mariezkurrena (Ochieng, min. 45) eta Carlos Fdez. (Sadiq, min. 45).

Golak: 1-0: Kike G, min. 12. 1-1: Brais Mendez, min. 30. Penaltiak: 1-0: Panichelli. 1-0: Sadiq (Owonoren geldiketa). 2-0: Rebbach. 2-1: Olasagasti. 2-1: Benavidez (kanpora). 2-2 Goti. 2-2: Maras (kanpora). 2-2: Ruperez (langa). 3-2: Luis Rioja. 3-3: Dadie. 3-3: Owono (Fragaren geldiketa). 3-3: Odriozola (kanpora). 4-3: Doumbia. 4-4: Gorrotxategi. 5-4: V. Parada. 5-5: Gómez. 6-5: Abdallahi. 6-5: Ochieng (kanpora).

Epailea: Velasco Arbaiza. Alavesen aldetik Doumbiak ikusi du txartel horia.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!