Realeko beteranoak igande honetan hasiera emango diote Torrel FEAFV-ko Ipar Zonako Futbol 7-ko Liga Solidarioaren edizio berri bati. Parte hartzen duten hamahiru taldeek (Real Sociedad, Athletic Club, SD Eibar, CA Osasuna, Racing de Santander, Sporting de Gijón Barakaldo CF, CD Logroñés, CD Mirandés, Sestao River, Celta de Vigo, Gimnástica de Torrelavega eta Real Unión) formato berri batean jokatuko dute igande goizean.
Lehiaketako jardunaldi bakoitza sei eta zazpi taldeko bi multzotan banatuko da eta partidak kanporaketa moduan jokatuko dira. Beraz, partida bakoitzeko garailea hurrengo faserako sailkatuko da. Lehen pauso horretatik zortzi taldea aterako dira (sei irabazle, galtzaile onena eta jokatu gabe geratzen dena lehen fasean) eta horiek guztiak lau taldeko bi multzotan banatuko dira finalerdietan. Kanporaketa zuzenak izango dira eta talde bakoitzetik garaile bat aterako da. Bi horien artean jokatuko da final handia.
Txuri-urdinek Sestao Riverren aurka hasiko dute bere partaidetza. Neurketa Malecon 2 zelaian jokatuko da 10:30etan. Finala 13:00etan izango da. Ohikoa den bezala, ligako jardunaldi bakoitzak izaera solidarioa izango du. Kasu honetan bilduko den diru guztia Asociación Montañesa de Ayuda al Toxicómano (AMAT) elkartearentzat izango da. Sarreraren prezioa 2 eurokoa izango da.