SD EIBAR-REAL SOCIEDAD

Ipuruarako sarreren informazioa

Eskatzeko epea amaitu da

Jada 16an Ipuruan (16:00etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak ordainpeko 307 sarrera jasoko ditu. Sarrerak horrela banatuko dira:

- 131 sarrera (25€ko prezio bakarra) gure bazkideentzako gure web gunearen bitartez.

- 60 sarrera klubaren konpromisoentzako.

- 60 sarrera lagun-taldeentzako.

- 56 sarrera klubaren babeslea den Halcon Bidaiak duen eskaintzarako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat. Eskaera otsailaren 7an itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu eta biak, bai eskatzailea bai laguna, bazkideak izan beharko dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, 131 sarrerako kupoa gainditzen bada, otsailaren 7an zozketa egingo da eskaera egin duten bazkide guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Halcon Bidaiak

Halcon Bidaiak eskaintza interesgarria martxan jarri du gure zaleentzat derbirako. Pack honen barruan, bidaia autobusean eta partida ikusteko sarrerarekin (Bidaia eta sarrera: 50 euro). Bihartik asteazkenera arte eskeintza gure bazkideentzat izango da.

Eskaintza honen informazio gehiago Halcon Bidaiak-en edozein bulegoetan aurkitu dezakezu. Aukera aprobetxatu eta taldea San Mamesen animatu ezazu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!