REAL SOCIEDAD – CLUB EGARA (IGANDEA, 12:30)

Irabazteak bakarrik balio du

Lau jardunaldi falta dira txapelketa amaitzeko (bost partida Realarentzat atzeratutako partida bat edukita) eta sailkapenak asko behartzen du Reala. Jorge Perezek zuzentzen dituen neskak jaitsiera promozio gunean daude, baina puntu bakarrera dute Atletic Terrassa, maila galtzeko postuan dagoen taldea.

Egutegia, teorian, ez da oso mesedegarria donostiarrentzat, eta, beraz, garaipena premiazkoa da igandean Club Egararen aurka, oraindik titulua lortzeko play-offean sartzeko borrokan ari den taldea. Ez da lan erraza izango txuri-urdinentzat, baina gure taldearen puntu premia nagusitu behar da Kataluniako taldearen aurkako norgehiagokan. Irabazi egin behar da. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!