REAL SOCIEDAD 2-0 ELCHE CF

Iritsi da

Vídeo

Kostata, baina Reala garaipenaren bidetik itzuli da Elche CF mendean hartuta, bi eta huts irabazi ostean. Kubok eta Barrenek egindako bi gol politek, bigarren zatiaren hasieran eta amaieran, garaipena eman diote txuri-urdinei, berriz ere hiruna batu eta sentsazio onak berreskuratzeko.

Irabaztea premiazkoa izaten hasi zen eta donostiarrak Reale Arenan berriro irabazteko asmoarekin atera dira berdegunera. Egoera horri aurre egiten ari ziren azken asteetan. Imanolen mutilek baloiaren jabetza monopolizatu dute, eta nahiko erraz eta maiz iritsi dira Badiak defendatutako atera. Kubok bi aukera on izan ditu bi jaurtiketetan gola sartzeko. Sorlothek, jokaldi on batean, ez du asmatu atezainaren irteeraren aurrean. Zubeldiari, aldaratze batean, abiadura pixka bat falta izan zaio eroso errematatzeko eta baloia kornerrera ez bidaltzeko, atzelari bat beregana hurbildu denean azken momentuan. Realak aurretik joatea merezi izan du, baina azken partidetan bezala, ez du asmatu.

Bigarren zatiaren hasieran txuri-urdinek gola sartzea lortu dute. Silvak, bikain, pase izugarria eman du eta Kubok Badia azpitik gainditu du. Gola eta lasaitasuna donostiarrentzat. Handik gutxira, erasoko jokaldi polit batean, Silvak Gorosabelek utzitako baloi bat errematatu du, Badiak aldaratu duena, eta Sorlothek, bere aurrean, ez du asmatu. Bigarren zatiak ez du askoz gehiago izan, gipuzkoarren nagusitasunarekin eta Elchek nahi baina ezinean. Azken minutuetan, kalitatezko jokaldi batean, Barrenek bi eta hutsekoa jarri du Badia jaurtiketa gurutzatu zehatz batekin gaindituz.

Garaipena behar zen eta azken asteetako emaitza bolada eteten du geldialdira aire onarekin eta txapelketako laugarren postuan joateko. Pilak kargatzera orain. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Aihen, Illarra (kap)(Barrene, min.84), Zubimendi, Silva (Guevara, min.79), Brais Méndez, Take (Cho, min.79) eta Sorloth (Oyarzabal, min.64).

Elche CF: Edgar Badía, Palacios (Carmona, min.78), Verdú (kap)(Bigas, min.62), Diego González, Clerc (Blanco, min.78), Mascarell, Gumbau, Tete Morente, Nteka (Ponce, min.62), Fidel (Josan, min.83) eta Lucas Boyé.

Golak: 1-0: Take, min.48. 2-0: Barrene, min.90.

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horia erakutsi die etxeko Brais Méndez eta Zubimendiri eta kanpoko Tete Morenteri.

Asistencia: 28.510 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!