Real Sociedad 2-0 Sardinero HC

Itxiera bikaina

Gure belar hockeyko taldeak 2-0 irabazi dio Sardinero HC taldeari eta horrela itxi du ligako lehen itzulia. Donostiarrak nagusitu dira markagailuan joko zuzenarekin eta pase neurtuekin, eta hainbat gol aukera sortu dituzte.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatiaren gehiengoan. Nagusitasun handiz jokatu dute eta aurkaria bere zelaian mantentzea lortu dute. Lehenengo zatiko aukerarik argiena Ivan Llorenteren jokalariek izan dute, Federica Cartak ez du barkatu eta 1-0ekoa jarri du markagailuan. Eta lehen erdia etxekoen jabetza batekin amaitu da. Bigarren zatian, donostiarrek nagusi izaten jarraitu dute, baina aukera gutxi izan dituzte bi aldeetan. Hirugarren laurdenean, etxekoek hainbat pase egin dituzte Giuliana Rugieri atepean sartzeko. Honek lerro berean errematatu du eta aurkariarekiko distantzia bira handitzea lortu du. Eta kanpokoak amaieran saiatu diren arren, markagailua 2-0ekoarekin itxi da.

Ez dago lehen itzulia ixteko modu hoberik, Bera Berako garaipen garrantzitsuarekin baino. Gaur jokatu duten 11. jardunaldiarekin, donostiarrak seigarren postuan iritsi dira ligaren erdialdera. Martxoaren 12ra arte ez dira berrirz txuri urdinez jantziko, Atletic Terrassa HC taldearen aurka jokatzeko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!