Gaur itxi da Reala eta Elche CF taldeen arteko igandeko partidarako (18:30) sarrera eskatzeko epea. Gehienezko edukiera %60koa izango denez (24.000 ikusle), izena eman duten bazkide guztiak partidara joan ahalko dira.
Sarrera bazkide txartelarekin
Bazkideak beren bazkide txartelarekin sartu ahal izango dira eta beraien eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz.
Bi hondoetako ehuneko txiki bat beste eserleku batzuetan birkokatuko da, harmaila banaketa homogeneoago bat bermatu eta osasun-neurriak betetzeko.
Behar besteko aurrerapenarekin joan
Sarbidea arintzeko eta pilaketarik saihesteko, Reale Arenako ate guztiak indartuko dira langileekin. Bazkideei zelaira behar besteko aurrerapenarekin joatea eskatzen diegu.
AS Monaco talderako izen-ematea
Bestalde, ostegunean, hilak 30, 18:45etik aurrera AS Monaco taldearen aurka jokatuko dugun partidarako izen-emateak zabalik jarraitzen du.

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin