Azaroaren 20an iritsi zen Donostira Japoniako Futbol Federazioaren (“JFA”) expedizioa, JFAak eat ADIDASek abenduaren 3ra arte antolatutako entrenamendu programa batean parte hartuko duten lau jokalari japoniarrekin, Realaren laguntzarekin.
JFAren programaren helburua jokalari hauei ingurune aberasgarria eskaintzea da, eta mundu mailako entrenamendu-sistema ezberdinak bizitzeko aukera ematea. Horrela, jokalari gazte hauek garatzen jarraitzeko aukera izango dute, bai kirol arloan eta baita arlo pertsonalean ere.
Proiektua JFAk ADIDASekin batera proposatzen dituen jardueren barnean aurkeztu zen, Japoniako jokalari gazteek testuinguru ezberdinak ezagutu ditzaten eta esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten, eliteko jokalari bihurtzen laguntzeko. Realak aukera emago die JFA eta ADIDASi egun hauetan zehar lau jokalariek etxeko metodologian oinarritutako formakuntza eta prestakuntza-sesioak jasotzeko, gure harrobiko adin bereko taldeekin entrenamenduetan parte hartuz. Guztiontzat esperientzia positiboa eta aberasgarria izatea espero dugu.