Pelutxeak, baloiak, futbol kamisetak, mahai jolasak… eta beste mila opari Gipuzkoako ume guztiek gabonetan opari bat edukitzeko. Atzo arratsaldean zale txuri-urdin askok Reale Arenara eraman zuten bere opari berria. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren “Jostailu hezitzailea” kanpainari esker eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, UD Las Palmas aurkako neurketaren aurretik dendaren parean kokatutako gunean zaleek bere ekarpena egin zuten, haur guztiek gabonak ilusioz bizi ahal izateko.
Gurutze Gorriko bolondresak eta LaLiga Genuineko jokalariek lagundu zuten jostailuak jasotzen. Jokin Aperribay Realeko presidentea ere, UD Las Palmaseko agintariekin batera, denda aurreko gunera hurbildu zen jostailuak uzteko. Guztira 221 jostailu jaso ziren. Eskerrik asko guztioi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin