Arratsalde berezia izan zen Iparralden. Reala lehen aldiz gerturatu zen Urrugneko ‘Intersport Urrugne Saint Jean de Luz’ dendara zaleekin izateko. Lehen taldeko David Zurutuzak eta Kevin Rodriguesek zaleen maitasuna sentiarazi zuten. Arratsaldeko lauretatik egon ziren kamisetak, baloiak, bufandak sinatzen eta argazkiak ateratzen. Zaleek gertutik ezagutu zituzten jokalariak eta animo mezuak eman zizkieten ostiraleko neurketa garrantzitsurako.