Etxea estreinatzen dugu

Kategoria eta prezioen konparaketa

Zelai berria jada errealitatea da. Kokaleku berean eraikitzen ari bada ere, irailetik aurrera Anoetako Estadioa erabat berritutako estadioa izango da. Beti nahi izan dugun moduan biziko da futbola.

Anoetan jada ikusten den moduan, atletismo pistak desagertuko dira eta horrek egingo du harmailen egitura erabat desberdina izatea.  Egun dagoen beheko eraztuna jada ez da existituko. Beheko eraztun berria jokalekutik 8 metrora egongo da gutxi gorabehera.

Horregatik, beheko eraztuneko bazkidea baldin bazara, zure eserlekua ez da jada egongo. Atzo jakinarazi zen moduan, zelaiaren egitura berri horren ondorioz kategoriak aldatu egin dira eta prezioak egokitu. 

Horrenbestez, zelaiaren zatirik handienean gaur egun dagoena eta etorkizunean egongo dena ez datoz bat; halere, orientabide moduan, hemen duzu oraingo kategorien eta etorkizunekoen arteko konparaketa. Prezioak konparatzean, kontuan hartu behar da gai hau.

Konparaketa deskargatu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!