Igandean Oñatin

Kilometroak-ekin

Vídeo

Datorren igandean, irailak 24, Oñatik Kilometroak 2017 hartuko du, aurten Txantxiku Ikastolaren alde egingo den gipuzkoar eskolen aldeko festan. Aurreko urteetan bezala, Reala Kilometroak festan izango da, oraingoan ‘Lekaixoka’ lemapean ospatuko dena. Real Sociedad Fundazioaren eta Kilometroak Kultur Elkartea arteko lankidetza akordioaren esparruan, klub txuri-urdina, bere Fundazioaren bidez, festa handi honetan parte hartuko du. Real Sociedad Fundazioak esparru bat izango du bost kilometroko ibilbidean, bosgarren gunean kokatuko dena. Jardunaldian zehar, zaleek tailer, atletismo joko eta baloiarekin egingo diren joko desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioaren monitoreek zuzenduko dituztenak. Gaurkoan, gainera, lehen taldeak bere bultzada eman nahi izan dio festari eta Txantxiku Ikastolako kideekin argazkia atera du Kilometroaken alde.

SAKATU HEMEN EGITARAUA IKUSTEKO


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!