KORNER: HAURRENTZAKO TAILERRA

Kirola eta baloreak

Txikiek arratsalde berezia bizi izan dute Korner Festibalaren bigarren egunean. Kornerrek kulturaren eta futbolaren arteko elkargune bat izatea du helburu. 7 eta 11 urteko txikiak Ernest Lluch kultur etxera gerturatu dira eta kirola eta baloreen haurrentzako tailerrekin disfrutatu dute. Lehenbizi hitz erruletara jolastu zuten. Jolas honekin lana eta dibertsioa sustatu dituzte eta balore ezberdinak ikasi dituzte. Ondoren horma-irudi bat eraiki dute argazki eta hitz ezberdinekin. Ekintzan belar hockeyko Ane Ergüin eta Ane Sarasola jokalariak izan dira. Bestalde, “Amets Errealistak” erakusketarekin gozatu dute eta Realak Europan zehar izan duen ibilbidea ezagutu dute. Arratsalde ahaztezina txikientzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!